2.5.1. Kanonaren ordainketaren salbuespen eta murrizketak Udal emakiden bidez edo Enpresa-erakunde Publikoen bidez garatutako jarduera ekonomikoetarako, baldin eta pandemiaren ondorioak pairatu badituzte, eta baita salmenta ibiltariko merkatuen tasarako.

Kanonaren ordainketatik salbuetsita geratuko dira larrialdi sanitarioko egoeran hartutako neurrien eraginez aipatutako jarduera ekonomikoak ezin garatu daitezkeen aldietan; bestalde, jarduera horiek gauzatu badaitezke, kanonaren % 50eko hobaria aplikatuko da urteko lehenengo 6 hilabeteetan. Salmenta ibiltariko merkatuek ordaindu behar duten tasari dagokionez, kasu horretan ere % 50eko murrizketa aplikatuko zaio 6 hilabeteri dagokion kuotari.

Helburua
2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Neurri horrek jarduera hauei eragiten die:

  • Erriberako Merkatuko gastrotabernei.
  • Salmenta ibiltariko merkatuei.
  • Prentsa-kioskoei.
  • Ostalaritza-kioskoei.

Horiek guztiak kanona ordaintzetik salbuetsita egongo dira osasun-larrialdiaren egoeran  hartutako neurriak direla-eta jarduera egin ezin duten denboraldietan. Gainera, garatu ahal  badute, kanonaren % 50eko hobaria aplikatuko zaie urteko lehen 6 hiletan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen