2.5.2. Terrazek okupatzen duten espazio publikoa handitzeko irizpideak malgutzea.
Neurri hau aldi baterako eta salbuespen gisa mantendu nahi da. Irizpideak malgutu egingo dira, terrazek espazio gehiago izan ahal dezaten, horrek lokalaren funtzionamendua ahalbidetu diezaien normaltasunerako itzuleran ezarritako neurriak betez, betiere auzokideen, oinezkoen eta terrazen arteko oreka bermatuta.
- Helburua
- 2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Aurreikusitako neurria aplikatzen ari da, 2020an hasi zenaren jarraipena izanik.
2021eko maiatzera arte, terraza berrien, aldi-aldaketen eta titulartasun-aldaketen izapidetze arruntaz gain, COVID terrazak handitzeko eskaerak aztertu dira. Bestalde, maiatzaren 3tik 28ra, galtzadan terrazak jartzeko eskaerak egiteko epea ireki zen berriro, eta 135 eskaera jaso ziren guztira; guztiak banan-banan ebaluatzen ari dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)