3.2. Sorkuntza eta kultura proiektuen poltsa.

Kultura eta Ekonomiaren Garapen sailen artean koordinatuta, zuzeneko jarduerak antolatu eta ekimenak babestuko dira, Sorkuntza eta Kultura Industrien bertoko sektorea horietan integratuz. Sorkuntza eta kultura proiektuetarako poltsa bakarra planteatzen da, era guztietako kultura jarduerei eta edozein nortasun juridikori irekita, bere eraginkortasuna hobetzeari begira.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Deialdia maiatzaren 7an itxi zen, eta guztira 120 proiektu jaso ziren.

Azkenik, 46 proiektu aukeratu dira. Administrazio-dokumentazioa jasotzeko eta kontratuak  idazteko prozesuari ekin zaio.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen