1.4.2. Etxea galtzeko arriskuan dauden familientzako arreta bermatzea.
Neurri honen helburua da alojamendua eta esku-hartze sozioedukatiboa eskaintzea adingabeak euren ardurapean dituzten eta pandemiak sortutako egoera ekonomikoagatik utzarazpenen ondorioz etxerik gabe geratu diren edo –aurreikusten denez- geratuko diren familiei. Halaber, neurriaren beste helburu bat da familiei laguntzea utzarazpena saihesteko egin behar dituzten ordainketekin.
- Helburua
- 1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familia, heldu eta haurrei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 526.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Martxoaren 25eko osoko bilkuran onetsi ziren programak jarraitu zezan behar ziren dirulaguntza izendunak, erakunde eta proiektu hauentzat:
- Gaztaroa-Sartu Koperatiba, etxea galtzeko arriskuagatik gizarte-bazterketako egoeran dauden eta adingabeak beren kargu dituzten familientzako tutoretzapeko etxebizitzetan laguntzeko programa garatzeko; 442.912 €-ko zuzkidura eman zaie.
- Lagun Artean elkartea, adingabeak beren kargu dituzten edo gizarte-bazterketako egoeran dauden emakumeentzako ostatu-zerbitzua abian jartzeko Luzarran; 83.088 €-ko zuzkidura eman zaie.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)