1.3.1. Funts berezia etxerik gabeko pertsonei bizilekua emateko.

Beste instituzio batzuen lankidetzarekin sortutako funts honen bidez, aldi baterako alojamendua eskainiko zaie etxerik gabeko pertsonei, janaria barne sartuta. Horrek ahalbidetuko die eskumena duten administrazioei gizarte-baliabide espezifikoak sortzea, krisi honen eraginez diagnostikatutako profil guztiei egokituta. Funts hori, gainera, lagungarria izango da hiriko alojamenduek (aterpeak, ostatuak eta pentsioak) aurre egin diezaioten mugimendu turistikoen jaitsieraren ondorioz erreserbetan izandako beherakadari.

Helburua
1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
1.075.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Etxebizitza
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Martxoaren 25eko osoko bilkuran onetsi ziren programak jarraitu zezan behar zirendirulaguntza  izendunak, erakunde eta proiektu hauentzat:

  • Agintzari Sociedad Cooperativa, Teilapean proiektua garatzeko etxebizitza-  zaurgarritasuneko egoeran eta prestakuntza- eta komunitate-prozesuan dauden 18-23  urte arteko gazte atzerritarrentzat; 30.000 €-ko zuzkidura eman zaie. Baliabide horrek  16 plaza ditu.
  • Bizitegi elkartea, Lehen Urratsa programa garatzeko, salbuespenezko ostatuetatik gizarteratze-  ibilbideetaranzko bidea errazteko; 1.035.000 €-ko zuzkidura eman zaie. Baliabide horrek 174 plaza ditu.
Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen