1.4.1. Haur eta gazteentzako jarduera monitorizatuak indartzea, batez ere aire zabaleko jarduerak.
Begiraleek gidatutako jarduerak auzoetako kirol esparruetan: frontoiak, kirol kantxak, parkeak eta gerriko berdeko ibilbideak.
- Helburua
- 1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familia, heldu eta haurrei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 100.000 €
- Gai sektorialak
- Familia, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Osasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Prozesatzen
Jarraipena
Egindako jardueren segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
3 programen bitartez ari da garatzen:
- Nerabeentzako (10-17 urte) Auzo Active programa: asteroko jarduerak aire zabaleko eta kirolerako egokitutako espazioetan, hainbat auzotan. Apirilaren 24tik ekainaren 19ra, 10 kirol-jardunaldi egin dira (ostiral arratsaldeetan edo larunbat goizetan). Lehenengo fase hori amaitzeko, ekainaren 26an kirolaren arloko makro-jardunaldi bat egin zen Evaristo Churruca kaian.
- Jolastu Auzoan programa: familia, haur eta nerabeentzako (5-14 urte) jarduerak. Jarduerak asteburuetan egin dira, maiatzaren 8an hasita, eta uztailaren 4an amaituko dira. Ordutegi eta barruti guztietako plaza/parke desberdinetan egin dira.
- Gaztekluba programa, 12-17 urte bitarteko nerabeentzat. Jarduerak aire zabalean egiten dira eta aurretik izena eman behar da. Maiatzeko asteburuetan eta ekainaren 19ra arte jardueren programazio bat egin da, baita “GazteKluba Uda” programazio berezi bat ere, oporrekin bat eginez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)