2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.

Ekonomiaren sustapenaren ikuspegitik, garrantzitsuena da zerbitzu espezifikoak eta laguntzak ematea hiriko saltokiei, autonomoei, mikroETEei eta ekintzaileei, krisi hau gainditzeko, zuzeneko kontsumoa hirian estimulatzeko, hiria hurbiltasun-ingurune baterako sustatzeko eta enplegua berreskuratzen laguntzeko.

Planteatzen da sektore kaltebereenetan inpaktu erreala duten neurriak lehenestea.

Neurri horietako batzuk Hiri-birgaitzearen Arloak garatu ditu, eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ematea du helburu.

Ekintzak

2.4.1. Etxebizitzak birgaitzeko obra txikiei laguntzeko programa berezia.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Programa berezi honek 2 lerrotan lan egitea dakar berekin:
- 2020an hasitako lerro orokorrarekin jarraitzea, alegia, etxebizitzak erreformatzeko eta birgaitzeko obra txikiei pizgarriak ematea.
- Adineko pertsonei eta/edo mugikortasun murriztuko pertsonei zuzendutako lerro espezifiko berri bat garatzea, euren kabuz bizitzea ahalbidetzen dieten erreforma-obrak euren etxebizitzetan egiteko.
Bi lerroak Bilboko barruti guztietan aplikatuko dira.

Helburua
2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
800.000 €
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Gauzatze-egoera

Prozesatzen