2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko

Ekonomiaren sustapenaren ikuspegitik, garrantzitsuena da zerbitzu espezifikoak eta laguntzak ematea hiriko saltokiei, autonomoei, mikroETEei eta ekintzaileei, krisi hau gainditzeko, zuzeneko kontsumoa hirian estimulatzeko, hiria hurbiltasun-ingurune baterako sustatzeko eta enplegua berreskuratzen laguntzeko.

Planteatzen da sektore kaltebereenetan inpaktu erreala duten neurriak lehenestea.

Neurri horietako batzuk izaera orokorra dute, eta tokiko egitura ekonomikoa eta enplegua babestea dute helburu.

Ekintzak

2.5.1. Kanonaren ordainketaren salbuespen eta murrizketak Udal emakiden bidez edo Enpresa-erakunde Publikoen bidez garatutako jarduera ekonomikoetarako, baldin eta pandemiaren ondorioak pairatu badituzte, eta baita salmenta ibiltariko merkatuen tasarako.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Kanonaren ordainketatik salbuetsita geratuko dira larrialdi sanitarioko egoeran hartutako neurrien eraginez aipatutako jarduera ekonomikoak ezin garatu daitezkeen aldietan; bestalde, jarduera horiek gauzatu badaitezke, kanonaren % 50eko hobaria aplikatuko da urteko lehenengo 6 hilabeteetan. Salmenta ibiltariko merkatuek ordaindu behar duten tasari dagokionez, kasu horretan ere % 50eko murrizketa aplikatuko zaio 6 hilabeteri dagokion kuotari.

Helburua
2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.5.2. Terrazek okupatzen duten espazio publikoa handitzeko irizpideak malgutzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Neurri hau aldi baterako eta salbuespen gisa mantendu nahi da. Irizpideak malgutu egingo dira, terrazek espazio gehiago izan ahal dezaten, horrek lokalaren funtzionamendua ahalbidetu diezaien normaltasunerako itzuleran ezarritako neurriak betez, betiere auzokideen, oinezkoen eta terrazen arteko oreka bermatuta.

Helburua
2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

2.5.3. Bertoko enpresei kontratazio publikora iristen laguntzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Udalak klausula sozialak txertatzearekin eta ekonomia sozial eta solidarioko formuletarako erreserbatutako kontratuekin hartutako konpromisoa indartzea, erosketa publiko berritzailearen alde egiteaz batera.

Helburua
2.5. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Izaera orokorreko beste neurri batzuk, tokiko ehun ekonomikoaren eta enpleguaren alde egiteko
Hasiera-data
2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
Amaiera-data
2021/12/31 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
700.000 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Prozesatzen