Etxebizitza
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
1.2.2. Etxebizitza Komunitarioko Funtsa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Funts honek erantzuna eman nahi die bizileku alternatiboa behar duten adineko pertsona guztiei, etxebizitza komunitario batean edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzutzat egokitzat jotzen den beste bizileku-baliabide batean sartzeko eskatuz, haien isolamendua eta mendetasuneranzko ibilbidea prebenitzeko.
- Helburua
- 1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Kalteberatasun egoeran dauden adineko pertsonei espezifikoki zuzendutako neurriak
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 1.607.875 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak, Etxebizitza
Prozesatzen
1.3.1. Funts berezia etxerik gabeko pertsonei bizilekua emateko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Beste instituzio batzuen lankidetzarekin sortutako funts honen bidez, aldi baterako alojamendua eskainiko zaie etxerik gabeko pertsonei, janaria barne sartuta. Horrek ahalbidetuko die eskumena duten administrazioei gizarte-baliabide espezifikoak sortzea, krisi honen eraginez diagnostikatutako profil guztiei egokituta. Funts hori, gainera, lagungarria izango da hiriko alojamenduek (aterpeak, ostatuak eta pentsioak) aurre egin diezaioten mugimendu turistikoen jaitsieraren ondorioz erreserbetan izandako beherakadari.
- Helburua
- 1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 1.075.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Etxebizitza
Prozesatzen
2.3.1. Bilboko Udal Etxebizitzak sozietatearen merkataritza-lokalak alokatzeko kuoten salbuespenak eta hobariak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Ostalaritzako eta turismo sektoreko jardueretarako errentamenduaren % 50eko hobaria lehenengo seihilekoan.
- Helburua
- 2.3. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Merkataritza-lokalak alokatzeko laguntzak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Zerga-sistema, Etxebizitza
Prozesatzen
2.4.1. Etxebizitzak birgaitzeko obra txikiei laguntzeko programa berezia.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Programa berezi honek 2 lerrotan lan egitea dakar berekin:
- 2020an hasitako lerro orokorrarekin jarraitzea, alegia, etxebizitzak erreformatzeko eta birgaitzeko obra txikiei pizgarriak ematea.
- Adineko pertsonei eta/edo mugikortasun murriztuko pertsonei zuzendutako lerro espezifiko berri bat garatzea, euren kabuz bizitzea ahalbidetzen dieten erreforma-obrak euren etxebizitzetan egiteko.
Bi lerroak Bilboko barruti guztietan aplikatuko dira.
- Helburua
- 2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak.
- Hasiera-data
- 2021/01/01 (aurreikusitakoa 2021/01/01)
- Amaiera-data
- 2021/12/31 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 800.000 €
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Etxebizitza
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Prozesatzen