2.2.3. Gizarteratzeko eta Laneratzeko 2022-2023rako Plan Berezien aldeko Sostengua.

Bereziki zaurgarriak diren eta egoerak gehien kaltetu dituen kolektibo jakin batzuen enplegua sustatzeko ekimenei laguntzea, gizarte-erakundeek sustatutakoak, honako kolektibo hauek lehenetsiz, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdietako baldintzak kontuan hartuta:
- Enplegu-bilaketa aktiboan dauden langabeak.
- Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren onuradunak.
- Enplegu-erregulazioko espedienteek (EEE) ukituriko langileak.
- 45 urtetik gorako langabeak eta iraupen luzeko langabeak.
- Langabeak edo lanaldi partzialean heren bat baino gutxiagoko lanaldiarekin lan egiten duten landunak.
- Adingabeak eta/edo mendeko pertsonak beren kargura dituzten pertsonak, baita gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak ere.
- Desgaitasuna duten pertsonak.

Programa horien hartzaile izan daitezke behar espezifikoak dituzten beste kolektibo batzuk, baina lehentasuna izango dute Bilbon bizi diren gazteek, emakumeek, 45 urtetik gorako pertsonek eta iraupen luzeko langabeek.

Helburua
2.2. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
300.000 €
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Gazteria
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Jarraipena

Ez dago jarraipenik oraindik.