2.3.1. Etxebizitzak birgaitzeko obra txikiei laguntzeko programa berezia.

Bi ildotan lan egitea dakar:
- Renove programa. 2020an hasitako ildo orokorrari jarraipena ematea, etxebizitzetan birgaitze- eta konponketa-obra txikiak egitera zuzendutakoa.
- Egokitu programa. Adinekoentzako edo mugikortasun urriko pertsonentzako beste ildo espezifiko bat garatzea, beren kabuz bizitzeko aukera emango dieten zaharberritze-obrak egin ditzaten beren etxebizitzetan.
Bi ildo horiek Bilboko barruti guztietan aplikatuko dira.

Helburua
2.3. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Hiri Berroneratzearen Sailak bultzatutako neurriak.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
800.000 €
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Jarraipena

Ez dago jarraipenik oraindik.