2.2. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.

Ekonomiaren sustapenaren ikuspegitik, garrantzitsuena da zerbitzu espezifikoak eta laguntzak ematea hiriko saltokiei, autonomoei, mikroETEei eta ekintzaileei, krisi hau gainditzeko, zuzeneko kontsumoa hirian estimulatzeko, hiria hurbiltasun-ingurune baterako sustatzeko eta enplegua berreskuratzen laguntzeko.

Planteatzen da sektore kaltebereenetan inpaktu erreala duten neurriak lehenestea.

Neurri horietako batzuk Ekonomi Sustapen, Merkataritza eta Enpleguko Arloak garatu ditu, eta enplegua sustatzea dute helburu.

Jarduera hau Ohiz Kanpoko Enplegu Plan gisa antolatuko da, COVID-19ak ukitutako pertsonentzat, neurri hauek barne sartuta:

- 2021-2022 Enplegu Plana.

- Gazteen 2021-2022 Enplegu Plana.

- Gizarteratzeko eta Laneratzeko 2021-2022rako Plan Berezien aldeko Sostengua.

- Enplegua bultzatzea eta sustatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Ekintzak

2.2.1. 2022-2023 Enplegu Plana.
Azken eguneratzea: 2020/10/23

Horretan sartuko dira, bai udalaren aldi baterako kontratazio zuzenak, bai enpresen aldi baterako kontrataziorako pizgarriak, Lanbiderekin elkarlanean.

Helburua
2.2. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

2.2.2. Gazteen 2022-2023 Enplegu Plana.
Azken eguneratzea: 2020/10/23

Bilboko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, gazteei egindako aldi baterako kontratazio zuzenak dira.

Helburua
2.2. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Gazteria
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

2.2.3. Gizarteratzeko eta Laneratzeko 2022-2023rako Plan Berezien aldeko Sostengua.
Azken eguneratzea: 2020/10/23

Bereziki zaurgarriak diren eta egoerak gehien kaltetu dituen kolektibo jakin batzuen enplegua sustatzeko ekimenei laguntzea, gizarte-erakundeek sustatutakoak, honako kolektibo hauek lehenetsiz, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdietako baldintzak kontuan hartuta:
- Enplegu-bilaketa aktiboan dauden langabeak.
- Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren onuradunak.
- Enplegu-erregulazioko espedienteek (EEE) ukituriko langileak.
- 45 urtetik gorako langabeak eta iraupen luzeko langabeak.
- Langabeak edo lanaldi partzialean heren bat baino gutxiagoko lanaldiarekin lan egiten duten landunak.
- Adingabeak eta/edo mendeko pertsonak beren kargura dituzten pertsonak, baita gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak ere.
- Desgaitasuna duten pertsonak.

Programa horien hartzaile izan daitezke behar espezifikoak dituzten beste kolektibo batzuk, baina lehentasuna izango dute Bilbon bizi diren gazteek, emakumeek, 45 urtetik gorako pertsonek eta iraupen luzeko langabeek.

Helburua
2.2. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
300.000 €
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Gazteria
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

2.2.4. Enplegua bultzatzea eta sustatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.
Azken eguneratzea: 2020/10/23

Kontratazio zuzenaren sustapena enpresentzako eta erakundeentzako laguntzen eta orientazio eta kualifikazio programen bidez.

Oharra: Aurrekontua kuantifikatu gabe dago. Kuantifikazioa Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazten duen programaren irismenaren eta baldintzen araberakoa izango da.

Helburua
2.2. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Enpleguaren sustapena.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua
Gauzatze-egoera

Hasi gabe