2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen sailak bultzatutako neurriak.
Ekonomiaren sustapenaren ikuspegitik, garrantzitsuena da zerbitzu espezifikoak eta laguntzak ematea hiriko saltokiei, autonomoei, mikroETEei eta ekintzaileei, krisi hau gainditzeko, zuzeneko kontsumoa hirian estimulatzeko, hiria hurbiltasun-ingurune baterako sustatzeko eta enplegua berreskuratzen laguntzeko.
Planteatzen da sektore kaltebereenetan inpaktu erreala duten neurriak lehenestea.
Neurri horietako batzuk izaera orokorra dute, eta ostalaritza- eta jatetxe- sektoreari laguntzea dute helburu.
Ekintzak
2.4.1. Terrazek okupatzen duten espazio publikoa handitzeko adostutako irizpideak mantentzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/24
Neurri hori aldi batez eta salbuespen gisa mantenduko da. Terrazei espazio handiago bat edukitzeko aukera emateko irizpideak mantenduko dira, eta, horrela, lokala martxan eduki ahal izango dute normaltasunera itzultzeko emandako neurri guztiak betez. Hori guztia auzokide, oinezko eta terrazen arteko oreka bermatuta.
Espazio publikoko zuzendaritzak aztertuko du erabiltzen ari ez diren terrazen edo kontserbazio-egoera desegokian dauden terrazen egoera, hala badagokio, baimena kentzeko.
- Helburua
- 2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen sailak bultzatutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Hasi gabe