1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoei espezifikoki zuzendutako neurriak
Neurri horien bitartez, “ezkutu sozial” bat erabili nahi da krisiagatik bereziki kaltetuak izan diren eta arreta zein laguntza espezifikoa behar duten pertsona guztientzako.
Gizarte-kohesiokoaren arloko neurrien talde baten helburua zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoei laguntzea da.
Ekintzak
1.2.1. Adinekoei laguntzeko “Begirada Aktibo Berria” udal-programaren aurrekontu-zuzkidura handitzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/16
Luzaroan nahi gabeko bakardade-egoeran, familiaren laguntzarik gabe eta konpainiarik gabe dauden adinekoen premiei erantzuteko beste kopuru bat hornituko da, eta laguntza-zerbitzu hori eskainiko zaie adinekoen autonomia sustatzeko, ingurunearekin dituzten harremanak errazteko eta bakardade-egoerak saihesteko.
- Helburua
- 1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoei espezifikoki zuzendutako neurriak
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 200.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak
Hasi gabe