1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Neurri horien bitartez, “ezkutu sozial” bat erabili nahi da krisiagatik bereziki kaltetuak izan diren eta arreta zein laguntza espezifikoa behar duten pertsona guztientzako.
Gizarte-kohesiokoaren arloko neurrien talde baten helburua bazterkeria-egoeran dauden pertsonei laguntzea da.
Ekintzak
1.3.1. Etxerik gabeko pertsonek ostatu hartzeko funts berezia.
Azken eguneratzea: 2020/10/22
Beste erakunde batzuekin batera sortutako funtsa da, etxerik gabeko pertsonei aldi baterako ostatua bermatu ahal izateko sortutakoa (janaria barne). Horrela, eskumena duten administrazioek aukera izango dute krisi honen ondorioz sortutako eta diagnostikatutako profilen aniztasunera egokitzen diren baliabide sozial espezifikoak sortzeko. Funts horren bidez, hiriko ostatuei laguntzeaz gain (aterpetxeak, ostatuak eta pentsioak), turismomugimenduen beherakadak ekarritako erreserben murrizketari aurre egiten lagunduko dio.
- Helburua
- 1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 400.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Etxebizitza
Hasi gabe