Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.5.1. Teknologia berriei buruzko prestakuntza-ikastaroak adinekoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat.
Azken eguneratzea: 2022/03/09

Gaitasun digitalak eskuratzeko programak martxan jartzea, kolektibo espezifikoei zuzendutakoak: Adinekoak eta gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak. Halaber, emakumeen parte-hartzea bereziki zainduko da bi programa horietan.

Helburua
1.5. GIZARTE-KOHESIOA. Arrakala digitala txikitzea.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
100.000 €
Gai sektorialak
Berdintasuna, Zientzia eta teknologia, Adinekoak, Oinarrizko zerbitzuak
Gauzatze-egoera / Aurrerapen-maila

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.
1.5.2. Internet bidezko izapideetarako laguntza-zerbitzu “pilotua”.
Azken eguneratzea: 2022/03/09

Izapide elektronikoak egiteko laguntza ematen duen zerbitzu espezifikoa, probaldian dagoena: banku-kudeaketak, COVID pasaportea deskargatzea, hitzordu medikoak eskatzea eta abar.

Helburua
1.5. GIZARTE-KOHESIOA. Arrakala digitala txikitzea.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
200.000 €
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia
Gauzatze-egoera / Aurrerapen-maila

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.
1.3.1. Etxerik gabeko pertsonek ostatu hartzeko funts berezia.
Azken eguneratzea: 2020/10/22

Beste erakunde batzuekin batera sortutako funtsa da, etxerik gabeko pertsonei aldi baterako ostatua bermatu ahal izateko sortutakoa (janaria barne). Horrela, eskumena duten administrazioek aukera izango dute krisi honen ondorioz sortutako eta diagnostikatutako profilen aniztasunera egokitzen diren baliabide sozial espezifikoak sortzeko. Funts horren bidez, hiriko ostatuei laguntzeaz gain (aterpetxeak, ostatuak eta pentsioak), turismomugimenduen beherakadak ekarritako erreserben murrizketari aurre egiten lagunduko dio.

Helburua
1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
400.000 €
Gai sektorialak
Etxebizitza, Gizarte-ekintza
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.
1.4.2. Gizarte-bazterkeria egoeran dauden adingabeentzako eguneko zentroak eta gizarte- eta hezkuntza-programak indartzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/22

Neurri honen helburua da eguneko zentroei laguntza handiagoa ematea, eskaera gehiago egonez gero, bai eta babesgabetasunarrisku arin edo ertaineko egoeran dauden adingabeei eta familiei zuzendutako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze programei laguntzea ere.

Helburua
1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiei, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
200.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia, Haurrak eta adingabeak
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.
1.1.1. Aldizkakoak ez diren Udal Laguntza Berezien Programa berezia.
Azken eguneratzea: 2020/10/16

Udalaren % 100eko finantzaketarekin, diru-sarrerarik ez duten edo koronabirusagatik diru-sarrerak murriztuta dituzten baina gizarte-larrialdiko laguntzak jasotzeko betekizunak betetzen ez dituzten pertsonei lagundu nahi zaie. Gizarte-larrialdiko laguntzekin egiten den bezala, pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute elikadurarako eta etxebizitzak mantentzeko oinarrizko premiei aurre egiteko.

Helburua
1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik ez edukitzea arintzeko neurriak.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
200.000 €
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.