Gizarte-ekintza
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
1.4.1. Etxegabetze-arriskuan dauden familiei arreta bermatzea.
Azken eguneratzea: 2021/05/20
Neurri honen xedea da pandemiaren ondorioz bizi duten egoera ekonomikoak eragindako etxegabetzeen ondorioz edo ziur asko etxegabetuko dituztelako etxebizitzarik gabe geratu diren familiei ostatua eta hezkuntzako zein gizarteko esku-hartzea ematea. Neurri horren bidez,ordainketei aurre egiten lagundu nahi zaie familiei, etxea utzarazi ez diezaieten.hezkuntzako zein gizarteko esku-hartzea ematea. Neurri horren bidez, ordainketei aurre egiten lagundu nahi zaie familiei, etxea utzarazi ez diezaieten.
- Helburua
- 1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiei, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 400.000 €
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna
Hasi gabe
1.3.1. Etxerik gabeko pertsonek ostatu hartzeko funts berezia.
Azken eguneratzea: 2020/10/22
Beste erakunde batzuekin batera sortutako funtsa da, etxerik gabeko pertsonei aldi baterako ostatua bermatu ahal izateko sortutakoa (janaria barne). Horrela, eskumena duten administrazioek aukera izango dute krisi honen ondorioz sortutako eta diagnostikatutako profilen aniztasunera egokitzen diren baliabide sozial espezifikoak sortzeko. Funts horren bidez, hiriko ostatuei laguntzeaz gain (aterpetxeak, ostatuak eta pentsioak), turismomugimenduen beherakadak ekarritako erreserben murrizketari aurre egiten lagunduko dio.
- Helburua
- 1.3. GIZARTE-KOHESIOA. Bazterkeria-egoeran dauden pertsonei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 400.000 €
- Gai sektorialak
- Etxebizitza, Gizarte-ekintza
Hasi gabe
1.4.2. Gizarte-bazterkeria egoeran dauden adingabeentzako eguneko zentroak eta gizarte- eta hezkuntza-programak indartzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/22
Neurri honen helburua da eguneko zentroei laguntza handiagoa ematea, eskaera gehiago egonez gero, bai eta babesgabetasunarrisku arin edo ertaineko egoeran dauden adingabeei eta familiei zuzendutako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze programei laguntzea ere.
- Helburua
- 1.4. GIZARTE-KOHESIOA. Familiei, helduei eta haurrei zuzendutako neurriak.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 200.000 €
- Gai sektorialak
- Familia, Gizarte-ekintza, Haurrak eta adingabeak
Hasi gabe
1.1.1. Aldizkakoak ez diren Udal Laguntza Berezien Programa berezia.
Azken eguneratzea: 2020/10/16
Udalaren % 100eko finantzaketarekin, diru-sarrerarik ez duten edo koronabirusagatik diru-sarrerak murriztuta dituzten baina gizarte-larrialdiko laguntzak jasotzeko betekizunak betetzen ez dituzten pertsonei lagundu nahi zaie. Gizarte-larrialdiko laguntzekin egiten den bezala, pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute elikadurarako eta etxebizitzak mantentzeko oinarrizko premiei aurre egiteko.
- Helburua
- 1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik ez edukitzea arintzeko neurriak.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 200.000 €
- Gai sektorialak
- Familia, Gizarte-ekintza
Hasi gabe
1.2.1. Adinekoei laguntzeko “Begirada Aktibo Berria” udal-programaren aurrekontu-zuzkidura handitzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/16
Luzaroan nahi gabeko bakardade-egoeran, familiaren laguntzarik gabe eta konpainiarik gabe dauden adinekoen premiei erantzuteko beste kopuru bat hornituko da, eta laguntza-zerbitzu hori eskainiko zaie adinekoen autonomia sustatzeko, ingurunearekin dituzten harremanak errazteko eta bakardade-egoerak saihesteko.
- Helburua
- 1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoei espezifikoki zuzendutako neurriak
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 200.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak
Hasi gabe