Espazio publikoa

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2.4.1. Terrazek okupatzen duten espazio publikoa handitzeko adostutako irizpideak mantentzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/24

Neurri hori aldi batez eta salbuespen gisa mantenduko da. Terrazei espazio handiago bat edukitzeko aukera emateko irizpideak mantenduko dira, eta, horrela, lokala martxan eduki ahal izango dute normaltasunera itzultzeko emandako neurri guztiak betez. Hori guztia auzokide, oinezko eta terrazen arteko oreka bermatuta.
Espazio publikoko zuzendaritzak aztertuko du erabiltzen ari ez diren terrazen edo kontserbazio-egoera desegokian dauden terrazen egoera, hala badagokio, baimena kentzeko.

Helburua
2.4. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen sailak bultzatutako neurriak.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.
3.2. Sorkuntza eta kultura proiektuen poltsa.
Azken eguneratzea: 2020/10/24

Kultura Arloaren eta Ekonomia Garatzeko Arloaren artean koordinatuta, zuzeneko jarduerak antolatuko dira eta ekimenak babestuko dira, sormen- eta kultura-industrien tokiko sektorea arlo horietan integratuz. Sormen- eta kultura-proiektuetarako poltsa bakarra proposatu du, zeina edozein motatako kulturajardueratara eta pertsona juridikotara irekita egongo den, eraginkorragoa izan dadin. Bereziki kontuan hartuko da auzoetako kultura-bizitza indartzea, auzoen arteko oreka bermatuz.

Helburua
3. KULTURA. Kultura arloko neurriak.
Hasiera-data
2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
Amaiera-data
2022/06/30 (aurreikusitakoa)
Aurrekontua
500.000 €
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
Guztiak
Gauzatze-egoera

Hasi gabe

Ez dago jarraipenik oraindik.