Adinekoak
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
1.5.1. Teknologia berriei buruzko prestakuntza-ikastaroak adinekoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat.
Azken eguneratzea: 2022/03/09
Gaitasun digitalak eskuratzeko programak martxan jartzea, kolektibo espezifikoei zuzendutakoak: Adinekoak eta gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak. Halaber, emakumeen parte-hartzea bereziki zainduko da bi programa horietan.
- Helburua
- 1.5. GIZARTE-KOHESIOA. Arrakala digitala txikitzea.
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 100.000 €
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Berdintasuna, Adinekoak, Oinarrizko zerbitzuak
Hasi gabe
Ez dago jarraipenik oraindik.
1.2.1. Adinekoei laguntzeko “Begirada Aktibo Berria” udal-programaren aurrekontu-zuzkidura handitzea.
Azken eguneratzea: 2020/10/16
Luzaroan nahi gabeko bakardade-egoeran, familiaren laguntzarik gabe eta konpainiarik gabe dauden adinekoen premiei erantzuteko beste kopuru bat hornituko da, eta laguntza-zerbitzu hori eskainiko zaie adinekoen autonomia sustatzeko, ingurunearekin dituzten harremanak errazteko eta bakardade-egoerak saihesteko.
- Helburua
- 1.2. GIZARTE-KOHESIOA. Zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoei espezifikoki zuzendutako neurriak
- Hasiera-data
- 2022/01/01 (aurreikusitakoa 2022/01/01)
- Amaiera-data
- 2022/06/30 (aurreikusitakoa)
- Aurrekontua
- 200.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak
Hasi gabe
Ez dago jarraipenik oraindik.