6. Bilboko metroaren 3. linea guztiz amaitu, eta 4. eta 5. linea aztertzen jarraitu

xx

Helburua
38. Trenbideko garraioa hobetu
Hasiera-data
2016/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Metroaren 3. linea amaitu

Amaituta

4. eta 5. ildoetako azterlanekin jarraitzea

Hasi gabe

Jarraipena

Metroaren 4. eta 5. linea
Eguneratze-data: 2018/12/31

2018ko abendua: Euskal Trenbide Sarearen (ETS) kontratazio-mahaiaren lizitazioa, "Errekalde eta Iralarako eta Bilboko hegoalde osorako Garraio Publikoaren Informazio Azterlana (L4)" aurrekontuarena: 1.050.000 €. Epea: 10 hilabete.

2018ko abendua: Euskal Trenbide Sarearen (ETS) kontratazio-mahaiaren lizitazioa, "Galdakaoko Ospitalea, Galdakaoko hirigunea eta bere auzo nagusiak ETS DURANGO-BILBAO-TXORIERRI linearekin integratzea ahalbidetuko duen trazaduraren informazio-azterlana" idazteko. Aurrekontua: 650.000 €. Epea: 12 hilabete.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
  • Metroaren 3. linea amaitu: Amaituta
  • 4. eta 5. ildoetako azterlanekin jarraitzea: Hasi gabe
Bilboko metroaren 3. linea
Eguneratze-data: 2017/04/08

Bilboko metropoli-trenbidearen 3. linea jarri da martxan; hiriburuaren iparraldeko auzoetan bizi diren 70.000 pertsona baino gehiagori ematen die zerbitzua. 3. lineak Bermeotik, Durangotik edo Eibartik datozen pertsonak hiriburuaren erdigunera iristea errazten du, eta Txorierriko trenbidea Artxandako tunel berriaren bidez sare metrikoaren gainerakoarekin behin betiko lotzeko aukera ematen du. 3. lineak zazpi geltoki ditu: Kukullaga Etxebarri, OTXARKOAGA, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak, Uribarri eta Matiko 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Metroaren 3. linea amaitu: Amaituta