2. Bilboko eta Pasaiako portuen kudeaketaren transferentzia eskatu, kudeaketa deszentralizatu bat garatzeko eta zentro logistiko intermodalekin dituzten konexioak optimizatzeko
xx
- Helburua
- 39. Jarduera integral eta koordinatua portu eta aireportuetan
- Hasiera-data
- 2016/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Trafikoa eta mugikortasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Prozesatzen
Jarraipena
Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea
Eguneratze-data: 2019/12/31
2018. urtean zehar, Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen I. faseari buruzko informazio-azterlana idatzi da. Azterlan horretan, Bilboko portua eta Olabeaga inguruko merkantzia-sarea lotzen dira, eta ferroportu-zerbitzuen ahalmena handitzen da, C1 eta C2 lineetako aldiriko bidaiari-zerbitzuetatik bereizten baitira. Horrela, merkantzien trafikoa ekiditen da Eskerraldeko hiriguneetan.
2018ko maiatzean sinatu zen Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen informazio-azterlana egiteko kontratua. II. fasea, I. faseari jarraipena ematen diona eta portua Euskal Y-arekin eta goi-lautadarekin lotuko duena Arrigoriaga inguruan.
2019ko martxoaren 21ean, Sustapen Ministerioko Azpiegituren Idazkaritza Nagusiak informazio-azterlana behin-behinean onartzea ebatzi zuen, eta hil bereko 28an hasi zen jendaurreko informazioaren eta administrazioen entzunaldiaren prozesua.
2019ko azaroan, azterlanaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko ingurumen-izapideak hasi ziren.
2019ko azaroan, 1. faseko eraikuntza-proiektuen lizitazioa hasi zen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)