9. Euskadin Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioak antolatzeko planak egin, eta sinergiak indartu beste politika batzuekin besteak beste, basogintza, nekazaritza, arrantzakoak, etab.

xx

Helburua
46. Ingurune naturalaren kalitatea hobetu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena
Eremu geografikoak
Guztiak
Natura 2000 Sareko guneak antolatzeko planak garatzeko jarduketak.

Egungo balioa:4 Jarduketak

Helburua:4 Jarduketak

Jarraipena

169/2019 Dekretua, urriaren 29koa, Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Planaren arau-zatia onartzen duena.
Eguneratze-data: 2019/10/29

169/2019 Dekretua, urriaren 29koa, zeinaren bidez onartzen baita Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Planaren zati arauemailea, eta agintzen Parke Naturalaren eta Gorbeia ES2110009 Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana eta Kudeaketarako Gidalerroen eta Jarduketen Dokumentua osorik argitaratzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Natura 2000 Sareko guneak antolatzeko planak garatzeko jarduketak.: 4 Jarduketak
2019ko deialdia: natura-ondarearen ezagutza eta kontserbazioa hobetzeko ikerketa aplikaturako diru-laguntzak.
Eguneratze-data: 2019/06/04

2019ko deialdia, natura-ondarearen ezagutza eta kontserbazioa hobetzeko azterlanak eta ikerketa aplikatuko lanak egiten dituzten erakunde pribatuek jaso ditzaketen diru-laguntzak emateko. 2018ko deialdia. Zenbatekoa: 160.000.- €(2019/06/04)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Natura 2000 Sareko guneak antolatzeko planak garatzeko jarduketak.: 3 Jarduketak
Salburuako hezegunea handitzea, Gasteizen.
Eguneratze-data: 2017/06/06

Salburuako hezegunea handitzea, Vitoria-Gasteizen, nazioarteko garrantzia duten hezeguneen zerrendan sartuta (Ramsar hitzarmena), Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (HBBE) mugetaraino. Jatorrizko azalera% 25 handitu da, Natura 2000 Sareko 217,4 hektareara egokitu arte. Horri esker, hezeguneko habitatak eta espezieak hobeto kudeatu eta kontserbatu daitezke.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Natura 2000 Sareko guneak antolatzeko planak garatzeko jarduketak.: 2 Jarduketak
3/2017 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Armañongo Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren zati arauemailea onartzen duena.
Eguneratze-data: 2017/01/10

3/2017 Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Armañongo Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren zati arauemailea onartzen duena eta Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana osorik argitaratzeko agintzen duena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Natura 2000 Sareko guneak antolatzeko planak garatzeko jarduketak.: 1 Jarduketak