2. Hirietan eta auzoetan esku hartzeko programa berri bat sustatu, beharrezkoa den erakunde arteko lankidetzarekin...
2. Hirietan eta auzoetan esku hartzeko programa berri bat sustatu, beharrezkoa den erakunde arteko lankidetzarekin. Horrela, batetik, hiri-birgaitze, -berritze eta -berroneratzeari lotutako esku-hartzeak planifikatu ahal izango dira (“Hiri-birgaitzearen eta -berroneratzearen aldeko udalerriak” programa) eta, bestetik, Euskadi lurralde orekatu eta jasangarri batean antolatu ahal izango da, gune degradatuak murriztuta
- Helburua
- 48. Hiri-birgaitzea, -berroneratzea eta -berritzea
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:5 Jarduerak
Helburua:5 Jarduerak
Egungo balioa:3 Deialdiak
Helburua:4 Deialdiak
Jarraipena
Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko laguntzen programa.
Eguneratze-data: 2020/07/07
Etxebizitzak eta eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko laguntzen programa (Renove programa), Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. 2019ko deialdia. 2020ko Deialdia. Zebatekoa. 8,8 M€.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Deialdiak, hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzak.
Eguneratze-data: 2020/06/30
Euskal Autonomia Erkidegoko diseinu urbanistikoa eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko laguntzak arautu dira, eta laguntza horietarako deialdia egin da 2020rako. Zenbatekoa: 250.000 €. 2018ko deialdia. 2019ko deialdia.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Birgaitze Integratuko Eremuetarako finantzaketa kualifikatua Gasteizko Abetxuko auzora hedatzea
Eguneratze-data: 2019/11/20
Agindua, 2019/10/29koa, Birgaitze Integratuko Eremuetarako oro har ezarritako finantzaketa kualifikatua Vitoria-Gasteizko Abetxuko auzora zabaltzea erabakitzen duena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
2019ko deialdia, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko.
Eguneratze-data: 2019/07/23
2019ko deialdia, udalentzako, toki-erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak, irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko eta hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko. Zenbatekoa: 6 m €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Lasarte-Oriako Basaundi Bailara auzoa berroneratzeko proiektua.
Eguneratze-data: 2018/12/18
Lasarte-Oriako Udalari zuzeneko diru-laguntza ematea Basaundi Bailara auzoa hiria berroneratzeko proiektuari ekiteko, 2011n egindako auzo kalteberen inbentarioan sartuta baitago. Zenbatekoa: 2.390.000.- €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Durangoko Aramotz auzoa birgaitzeko eta berroneratzeko proiektua.
Eguneratze-data: 2018/11/20
Durangoko Udalarentzako zuzeneko diru-laguntza, Aramotz auzoa birgaitzeko eta hiria berroneratzeko proiektuari ekiteko. Proiektu hori 2017-2022 Lurralde Inbertsio Integratuko Planaren barruan dago, eta auzoetan eta eremu kalteberetan hiri-berroneratze integraleko eragiketak egin nahi ditu. Zenbatekoa: 2 M€
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Bilboko portuan betelanak antolatzeko hitzarmena.
Eguneratze-data: 2018/01/23
Hitzarmena, Sustapen Ministerioa, Estatuko Portuak, Bilboko Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Bilboko Udala, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordea eta Zorrotzaurreko 1. Jarduketa Integratuko 1. Egikaritze Unitateko Hitzarmen Batzordearen artekoa, Bilboko Portuan betelanak artikulatzeko, Zorrotzaurreko Penintsulako hirigintza-garapenari ondoriozko lurzorua gerora emateko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Donostiako eta Eibarko udalentzako diru-laguntzak Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri-berroneratze proiektuetarako.
Eguneratze-data: 2017/11/28
Donostiako eta Eibarko udalei Txomin Enea eta Txonta auzoetako hiri-berroneratze proiektuei ekiteko diru-laguntzak. Esku-hartze pilotu horiek hiri-birgaitze, -berroneratze eta -berrikuntza integratuko politika berriaren garapenaren barruan sartzen dira. Zenbatekoa: 4,3 M€
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)