4. Apurka-apurka, zerga-heziketa ezarri unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, Hezkuntza Sailarekin eta Foru Ogasunekin elkarlanean.
xx
- Helburua
- 54. Zerga-iruzurraren aurkako borroka
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zerga-sistema
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:1 Programa
Jarraipena
Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da foru-aldundiekin, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko hezkuntza-programa bat garatzeko.
Eguneratze-data: 2017/07/07
Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Jaurlaritzaren eta foru-aldundien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko hezkuntza-programa bat garatzeko. Ekimena Iruzur Fiskalaren aurkako Borrokarako Plan Bateratuaren barruan kokatzen da. (2017/07/07). Hitzarmenaren indarraldia 2018-2021 aldirako luzatuko da (2018/04/17). Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Hezkuntza Sailak, foru-aldundiekin lankidetzan, informazio-jarduera sorta bat jarri dute abian, ikastetxeak programara atxiki daitezen sustatzeko. Programa hori 2018/2019, 2019/2020 eta 2020/2021 ikasturteetan ezarriko da, unitate didaktiko gisa.
640.000 €-ko (2918/09/07) zerbitzu-kontratu bat esleitu zen; 2017-2018 ikasturtean, unitate didaktikoa 132 ikastetxetako 5.000 ikasle ingururi eman zitzaien, eta 2018-2019 ikasturtean, 160 ikastetxe baino gehiagori. 2019ko ekainaren 24an, EAEko 165 ikastetxek egin dute bat programarekin.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)