3. Paperik gabeko administrazioa eta administrazioen arteko benetako elkarreragingarritasuna burutu,...
3. Paperik gabeko administrazioa eta administrazioen arteko benetako elkarreragingarritasuna burutu, plataforma eta izapidetze‑sistema elektronikoen bidez, eta NISAE plataforma hedatu. Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailarekin elkarlanean, Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integraleko Lege bat bultzatuko da, EAEko administrazio elektronikoa erabat gauzatzea arautuko duena.
- Helburua
- 60. Efizientzian eta berrikuntzan oinarritutako administrazio publiko hurbilagoa bultzatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Espazio publikoa, Herritarrentzako arreta, Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia, Araugintza-jarduera
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:2 Jarduerak
Helburua:4 Jarduerak
Kontsulta eta informazioa
Jarraipena
Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralari eta Dokumentu Ondareari buruzko Legearen aurreproiektua.
Eguneratze-data: 2018/08/28
Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu Ondarearen Lege aurreproiektua izapidetzen ari da Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
"Nire karpeta - Nire karpeta" erabiltzeari buruzko akordioa
Eguneratze-data: 2018/07/17
Sektore publikoko erakundeek "Mi carpeta - Nire karpeta" - Administrazioaren eta herritarren arteko harremanetarako online leihatila - Erabiltzeari buruzko akordioa
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Euskal Administrazioen Elkarreragingarritasun eta Segurtasun nodoa (NISAE)
Eguneratze-data: 2017/09/18
Euskal Administrazioen Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Nodoa (NISAE) jarri da abian, administrazioen arteko datu-bitartekaritza ahalbidetzeko, herritarrek administrazioek sortutako datuak eta dokumentuak ez emateko duten eskubidea gauzatuz. Estatuko Administrazio Elektronikoaren Behatokiaren datuen arabera, 2019-08-31ra arte, Euskadik 3.836.900 datu-transmisio egin ditu, guztira 23.280.505.- Estatu osoan. Hau da, Euskadik, estatuko biztanleriaren% 4,7 ingururekin, datuen bitartekaritzarako plataforman egindako datu-transmisioen% 16 egin du. Datu-bitartekaritza horri esker, 20 milioi euro inguru aurreztu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)