5. Gobernu digitalaren estrategia sustatu, horretarako, EAEko administrazioen arteko elkarlana eta plataforma digital konpartituak garatzea bultzatuko da,...

5. Gobernu digitalaren estrategia sustatu, horretarako, EAEko administrazioen arteko elkarlana eta plataforma digital konpartituak garatzea bultzatuko da, eta ekintza publiko-pribatuan sortutako datu digitalek sortutako aukerak aprobetxatuko dira zerbitzu publiko berriak optimizatu, aldatu edo sortzeko. (Digital Moments).

Helburua
60. Efizientzian eta berrikuntzan oinarritutako administrazio publiko hurbilagoa bultzatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Kudeaketa aurreratua
Eremu geografikoak
Guztiak
Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.

Egungo balioa:7 Jarduerak

Helburua:6 Jarduerak

Jarraipena

Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko.
Eguneratze-data: 2020/06/30

Lankidetza-hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiarekin, administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko. Gaur onartutako akordioaren bidez, herritarrek ez dituzte aurkeztu beharko kostuak eta espazioak aurreztuko dituzten eta haien eraginkortasuna eta informazioaren kalitatea hobetuko duten administrazio publikoen esku dauden datuak eta dokumentazioa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 7 Jarduerak
Itelazpi, S.A. enpresarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena.
Eguneratze-data: 2020/04/29

Lankidetza-hitzarmena, Itelazpi SArekin sinatua, 2020-2021-2022 ekitaldietan Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko eta Euskadiko erabateko konektibitatea lortzeko eman beharreko laguntzak kudeatzeko. Zenbatekoa: 700.000.- €

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 6 Jarduerak
55/2020 Dekretua, apirilaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
Eguneratze-data: 2020/04/21

55/2020 Dekretua, apirilaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena, administrazio erabat digitalerantz aurrera egiten jarraitzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 5 Jarduerak
Estatuko Administrazioak eta EAEko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzor
Eguneratze-data: 2020/03/02

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, urriaren 31ko 14/2019 Errege Lege Dekretuari buruzkoa (14/2019 Errege Lege Dekretua, urriaren 31koa, Administrazio digitalaren, sektore publikoaren kontratazioaren eta telekomunikazioen arloan segurtasun publikoko arrazoiengatik premiazko neurriak hartzeari buruzkoa).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 4 Jarduerak
Itzuli-mugikorretarako itzultzaile neuronala herritarren eskura jartzea.
Eguneratze-data: 2019/12/20

Herritarren eskura jartzen da Itzuli mugikorretarako aplikazioa, egunean 50.000 itzulpen baino gehiago egiten dituen eta orain ahotsetik abiatuta itzulpenak egiteko aukera ematen duen itzultzaile neuronala. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan inplementatu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza-programaren 2019-2020 aldirako deialdia
Eguneratze-data: 2018/12/18

Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza-programaren deialdia, 2019-2020 urteetarako, 84 biztanle-erakunde estaliz. Zenbatekoa: 213.370.- € (2019), Zenbatekoa: 500.000 €. (2020)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak
EAEko Administrazio Orokorraren eta foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenaren eredua
Eguneratze-data: 2018/10/23

"Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta foru-aldundien arteko lankidetza-hitzarmenaren" eredu berria onartu da, administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko. Dokumentua jauzi kualitatiboa da erakundeen arteko lankidetzan, herritarren eta haien administrazio publikoen arteko harremana errazteko eta sinplifikatzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gobernu digitalaren estrategia sustatzeko jarduerak.: 3 Jarduerak