2. Gardentasunaren Sail arteko Batzordea eratu
xx
- Helburua
- 61. Gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Amaituta
Jarraipena
EAEko Administrazio Orokorrean gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2019ko balantzea.
Eguneratze-data: 2020/06/16
Akordioa, EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2019ko balantze-txostenaren berri hartzen duena, eta gardentasuna eta gobernu ona bultzatzen jarraitzeko neurriak onartzen dituena. Gobernuak aurrera egiten du bere gardentasun-ereduan, herritarren eskura jartzen duen informazio-kopurua eta -kalitatea hobetuz.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2018ko balantzea, EAEko Administrazio Orokorrean gardentasunaren ezarpen-mailari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/07/09
Herritarrei ezagutu nahi duten informazio guztia formatu berrerabilgarrian eskaintzen dien online gardentasunaren eredua sendotzea. "2018ko balantze-txostena, EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzkoa". Laugarren urtea da Eusko Jaurlaritzak dokumentu hori egiten duela, eta, hala, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa betetzen duela, orduan onartu baitzituen informazio publikoa eskuratzeari, publizitate aktiboari eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturak aurrera egiteari buruzko funtzionamendu-neurri guztiak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2017ko balantzea, EAEko Administrazio Orokorrean gardentasunaren ezarpen-mailari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2018/07/03
"EAEko Administrazio Orokorrean eta haren sektore publikoan gardentasunak duen ezarpen-mailari buruzko 2017ko balantzea" aurkeztu da Gobernu Kontseiluan. Hirugarren urtea da Eusko Jaurlaritzak dokumentu hori egiten duela eta, horrela, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa betetzen duela, orduan onartu baitzituen informazio publikoa eskuratzeari, publizitate aktiboari eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturak aurrera egiteari buruzko funtzionamendu-neurri guztiak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Sailarteko Batzordea.
Eguneratze-data: 2017/09/13
Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetzarako Sailarteko Batzordea formalki eratu eta Osoko Bilkuran bilduko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)