3. Desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenen irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak egin euskal osasun-sistemaren zentro, instalazio, baliabide eta zerbitzu guztietan.

xx

Helburua
64. Osasun-sistemaren estaldura unibertsala eta irisgarritasuna bermatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Oztopo arkitektonikoak kentzea

Prozesatzen

Jarraipena

Oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduketak egiten dira.
Eguneratze-data: 2019/12/31

Arkitektura-oztopoak kentzera bideratutako jarduketa hauei ekin zaie: 2017: komunak aldatzea/egokitzea Santa Marina Ospitaleko kanpo-kontsultetan; Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Aranzazu eta Amara eraikinetako hainbat solairutan; San Eloy Ospitaleko hainbat solairutan; Zaldibar Ospitaleko sarbide-maila kentzea eta arrapalaz ordeztea, eta beste arrapala batzuetan maldak egokitzea; Donostiako Unibertsitate Ospitaleko eskaileretan eskudelak jartzea (ama-haurrentzako eraikina)
2018. urtea: sarbide-maila kentzea eta arrapalaz ordeztea Leza Ospitaleko kanpo-kontsulten eraikinean; sabai-garabiak HUArabako gela batean (Txagorritxu egoitza) eta HUCRUCESeko gela batean (Debagoiena Ospitaleko zenbait gela eta Gorliz Ospitaleko, Leza Ospitaleko eta Santa Marina Ospitaleko zenbait unitate), Bermeoko Ospitalean eta Debabuseko Ospitalean arreta-puntu egokitua formalizatzeko mostradoreak egokitzea Komunak Gorliz Ospitaleko kanpo-kontsultetan, Santa Marina Ospitaleko gela batean, solairuetako zenbait komunetan eta errehabilitazio-aldageletan Galdakao-Usansolo Ospitalean, Bermeoko Ospitaleko harreran, eta Mendaro Ospitaleko barne-medikuntzako eta zerbitzu orokorretako eremuan; ateak zabaltzea Gorliz Ospitaleko kanpo-kontsultetan gurpil-aulkiak pasatzeko, sarbide nagusia eta Bermeoko Ospitaleko kontsulta-gunea, Bermeoko ospitaleko larrialdietarako gaueko sarbidea Gorliz Ospitaleko eta Bermeoko Ospitaleko hainbat komunetan barra lagungarriak eta eraisgarriak jartzea; Gorliz Ospitalean eta Arrasate Ospitaleko igogailu-botoiak altuera egokian jartzea; Zumarraga Ospitalera sartzeko arrapalan eskudela bikoitzeko tarte bat altuera egokian jartzea; Bidasoa Ospitaleko zenbait eskailera-gunetan eskudela bikoitz jarraitua jartzea bi aldeetan; GZetarako egokitutako ginekologia-esplorazioko aulkiak jartzea. Eta Aguraingo Ospitalea. 2019. urtea: Leza Ospitalea: sarbide nagusiaren aurreko aparkaleku berria, dagoen legarra kendu eta haren ordez hormigoi inprimatuzko zolata jarriz, aparkalekuan zailtasunik gabe zirkulatu ahal izateko; Zamudio Ospitale Psikiatrikoa: irisgarritasuna hobetzeko obrak urbanizazioan, sarbideak eta komunak (abian den jarduketa); Donostia Unibertsitate Ospitalea: irisgarritasuna hobetzeko obrak urbanizazioan (hasitako jarduketa); San Eloy Ospitalea

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Oztopo arkitektonikoak kentzea: Prozesatzen