3. Osasunaren Tokiko Sareak finkatu eta zabaldu, Lehen Mailako Arretako zerbitzuen, Osasun Publikoko zerbitzuen, udalen eta tokiko sektore eta elkarteen artean lankidetzan aritzeko egitura gisa.

xx

Helburua
67. Ekitatea babestea osasun-arretan, arreta berezia jarriz genero-ikuspegian eta giza talde ahulenetan
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Toki administrazioko entitateekin lankidetza ekintzak sustatzea.

Prozesatzen

Jarraipena

Portugaleteko (Tokiko Osasun Sarea) eta Gasteizko (Fisioterapiako proiektu pilotua laguntza priomarikoan) udalekin jarduerak jarri dira martxan.
Eguneratze-data: 2018/12/18

Osasunbidea-Portugaleteko Tokiko Osasun Sarea abian jarri da, osasuna sustatzeko esparru bateratua eraikitzeko, politiken eta jardueren arteko sinergiak sortuz, eta herritarren parte-hartzea eta jabekuntza areagotuz. (2017/05/19); Vitoria-Gasteizko Udalarekin lankidetzan, fisioterapiako proiektu pilotua ezartzen da lehen mailako arretan, osasun-zentroetatik bertatik sorbaldako eta bizkarrezurreko minak dituzten pertsonentzako arreta hobetzeko, taldekako eta hezkuntzako tratamenduaren bidez.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Toki administrazioko entitateekin lankidetza ekintzak sustatzea.: Prozesatzen