8. Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak hedatu esparru guztietan

xx

Helburua
9. Gizarte-ekonomiaren aldeko apustua
Hasiera-data
2016/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
Guztiak
Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak zabaltzeko ekintzak garatzea.

Prozesatzen

Jarraipena

Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak zabaltzeko ekintzak egiten dira.
Eguneratze-data: 2019/07/11

Euskadiko Gizarte Ekonomia Gotemburgon (Suedia) Bidezko Enplegua eta Hazkundea lortzeko Europar Batasunaren goi-bilera dela-eta egindako Nazioarteko Konferentziaren erreferentziazko protagonista bihurtu da. Goi-bilera horren bidez, Gizarte Eskubideen Europako Zutabeak ekonomia sozialagoak eta bidezkoagoak bermatzea du helburu nagusi, soldata eta bizi-maila hobeekin, langileentzako babes berriekin eta lan-eskubideen aplikazio zorrotzagoarekin (2017-11-16). Gizarte Ekonomia Foro Sozial Ekonomiko eta Globalean (GSEF), 2018 (2018/10/01); Lehendakariak eta Lan eta Justiziako sailburuak Kooperatibek Garapen Iraunkorrarekin Konpromisoa Jardunaldian parte hartu dute. Jardunaldi hori Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatu du, eta kooperatibek Garapen Iraunkorreko Helburuekin duten konpromisoaren garrantzia azpimarratu dute. Helburu horiek bat datoz kooperatiba-mugimenduaren izaerarekin: hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzea eta Pertsona bere jardueraren erdigunean kokatzea

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak zabaltzeko ekintzak garatzea.: Prozesatzen