1. Espezializazio altuko baliabideak erreferentziazko ospitale jakin batzuetan bildu, jarduera bikaintasun klinikoaren arabera garatu ahal izateko

xx

Helburua
77. Espezializazio altua eta bikaintasun klinikoa sustatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
EAEko ospitaleak, beren baliabideen arabera, patologia jakin batzuk artatzeko bikaintasun-zentro bihurtzen dira.

Prozesatzen

Jarraipena

Baliabide espezializatuak ospitaleetan biltzeko ekintzak egiten dira.
Eguneratze-data: 2019/10/21

EAEko Transplanteen Batzordetik abiatuta, lantalde bat eratu da prozedurak bateratzeko eta laginen prozesamendua zentralizatzeko, zerbitzuaren kalitate globala hobetzeko: Euskadiko Begi Ehunen Batzordeak kornea-transplantearen zain dauden pazienteen itxaron-zerrenda bakarra ezarri du, korneak esleitzeko irizpideak zehaztu ditu eta Transfusio eta Ehunen Euskal Zentroan kudeaketa egonkortu da, Plana garatuz. Minbiziaren Aholku Batzordeak erabaki zuen, prebalentzia txikia izateagatik, erreferentziazko unitateen onuradun izan daitezkeen prozesu kirurgikoak hautatzea, kirurgia onkologikoko prozesuetatik hasita; Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Elektrofisiologia eta Arritmien Ataleko taldeak tratamendu berritzaile bat egiten du irrati-maiztasuneko ablazio bidez Brugada Sindromea diagnostikatutako paziente batean; egin da. Irakurketa adimenduneko sistema duten zitologia zerbikalak; Osakidetzak (Euskal Osasun Zerbitzua) mastektomizatutako emakumeei bularreko areola eta titiburua pigmentatzea sartzen du bere zerbitzu-zorroan, 2013ko abendutik aurrera. (2019/10/21)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • EAEko ospitaleak, beren baliabideen arabera, patologia jakin batzuk artatzeko bikaintasun-zentro bihurtzen dira.: Prozesatzen