1. Gizarte-eragileekin batera lan egin, lan-baldintzak hobetzeari begira...

1. Gizarte-eragileekin batera lan egin, lan-baldintzak hobetzeari begira. Ildo horretatik, konpromisoa hartzen dugu enpresetako prebentzio-ordezkariekin prestakuntza-ekintzak bultzatzeko, lan-istripuei buruzko erregistroak eta informazioa modernizatzeko –ikerketari argitasun handiagoa emate aldera–, eta gaixotasun profesionalak detektatu eta aitortzeko protokoloak garatzeko.

Helburua
10. Osasuna eta segurtasuna sustatu lanean eta berdintasuna
Hasiera-data
2016/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Guztiak
EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuentzako laguntzak.

Egungo balioa:3 Dirulaguntza

Helburua:4 Dirulaguntza

Jarraipena

Osalanek deialdia egin zuen 2017an (2017/05/05), 2018an (2018/08/30), 2019an (2019/04/30) eta 2020an (2019/11/14) enpresetako prebentzio-ordezkariei prestakuntza ematen dieten erakundeei diru-laguntzak esleitzeko.
Eguneratze-data: 2019/11/14

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 2017an (2017/05/05), 2018an (2018/08/30), 2019an (2019/04/30) eta 2020an (2019/11/14) deitu zituen EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuei diru-laguntzak esleitzeko prozedurak. Deialdi bakoitzari esleitutako funtsak 300.000 €dira. Zenbatekoa, guztira, 1.200.000 eurokoa da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuentzako laguntzak.: 3 Dirulaguntza