2. Diagnostiko-, terapia- eta segimendu-baliabide teknikoak hornitu, osasun-arazo gehienak konpontzeko gaitasun handiagoa egon dadin
xx
- Helburua
- 84. Lehen mailako arreta eta hark sistema sanitarioan jokatzen duen eginkizun nagusia bultzatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Amaituta
Prozesatzen
Jarraipena
Oinarrizko Osasun Laguntzako Estrategia prestatu eta aurkeztu da.
Eguneratze-data: 2019/02/09
Oinarrizko Osasun Laguntzako Estrategia prestatu eta aurkeztu da. Estrategia horrek egoeraren analisia jasotzen du, eta osasun sistema Euskadiko errealitate sozial berrira egokitzeko neurri zehatzak proposatzen ditu. Neurriek zerikusia dute osasun-zentroen antolaketa hobetzearekin; baliabide pertsonal eta materialak gehitzearekin; mediku-taldeen zeregin burokratikoak gutxitzearekin; mediku- eta erizaintza-profesionalen ebazteko gaitasuna handitzearekin; administrazio-arloak hobetzearekin, haien eraginkortasuna handitzeko, eta lehen mailako arretaren eta ospitale-laguntzaren arteko lankidetza handiagoarekin, ESI bidez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Eusko Jaurlaritzak eta Amancio Ortega Fundazioak akordio bat sinatu dute minbiziaren tratamendurako teknologi aurreratuena eskuratzeko.
Eguneratze-data: 2017/04/24
Eusko Jaurlaritzaren eta Amancio Ortega Fundazioaren arteko akordio bat sinatu zen, minbiziaren tratamendurako teknologia aurreratuena eskuratzeko, eta, hura gauzatzean, honako zuzkidura hauek egin ziren: bi azeleragailu lineal Gurutzetako Unibertsitate Ospitalerako, azeleragailu lineal bat Donostiako Unibertsitate Ospitalerako, azeleragailu lineal bat Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako, azeleragailu lineal bat Arabako Unibertsitate Ospitalerako (Txagorritxu egoitza) eta azeleragailu lineal bat Txagorritxu mamografo.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)