3. Euskal produkzio kulturalaren kontsumoa eta irisgarritasun ekonomikoa pizteko neurriak bultzatu...
3. Euskal produkzio kulturalaren kontsumoa eta irisgarritasun ekonomikoa pizteko neurriak bultzatu. Horretarako, prezio sozialen politika indartuko dugu, eta, aldi berean, Kultur Auzolanean estrategiaren barruan foru-aldundiek abian jarritako kultura-bonoen inguruko politikak bultzatuko ditugu
- Helburua
- 108. Kultura dinamizatzeko eta sustatzeko estrategia sustatu, 2020. urteari begira
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Kultura eta aisia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Amaituta
Jarraipena
Kultur kontsumoari buruzko ikerketa
Eguneratze-data: 2020/07/12
Kulturaren Euskal Behatokiak kultur kontsumoari buruzko ikerketa egin du (2018) eta aurkeztu du:
- Euskal Herriko Euskarazko kultur kontsumoari buruzko ondorioen aurkezpena (2019/11/29): EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko euskal hiztunen %56k parte hartzen dute euskarazko kultur jardueretan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartze kulturalari buruzko datuen aurkezpena (2019/12/09): EAEko parte-hartze kulturalak bilakaera positiboa izan du praktika kultural gehienetan, batez ere antzerkiari, kontzertuei eta dantza-ikuskizunei dagokienez.
- Ipar Euskal Herriko herritarren kultur praktikak ugaritu egin dira azken 10 urteotan, bereziki dantza ikuskizunei, antzerkiari eta zuzeneko musikari dagokienez (2019/12/19).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)