3. EITBren trakzio-izaera areagotu, euskal ikus-entzunezko sektorearekin, kulturarekin eta kirolarekin duen harremanean...

3. EITBren trakzio-izaera areagotu, euskal ikus-entzunezko sektorearekin, kulturarekin eta kirolarekin duen harremanean. Horretarako kontratuprogramaren bidez bermatuko dugu hura finantzatzeko sistema gardena, iraunkorra eta eraginkorra, zeinean kontratu hori betetzeko konpromisoak eta aldizka ebaluatzeko sistemak ezarriko baitira.

Helburua
121. EITB zerbitzu publikoa izatea bermatu eta bikaintasunezko kudeaketa sustatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Kultura eta aisia, Kirola
Eremu geografikoak
Guztiak
Lerro Estrategikoak eta proiektuak betetzea

Prozesatzen

Jarraipena

2017-2020 Lerro Estrategikoak eta Proiektuak
Eguneratze-data: 2020/07/12
  • 2017-2020 Lerro Estrategikoak eta Proiektuak dokumentuan jasota datozen konpromisoak betetzen ari da EITB (Programa Kontratuan jasoak), bai eskaintzen duen zerbitzu publikoaren, edukien eta programazioaren bitartez, baita erakunde gisa ere, bestelako proiektuak sustatuz: 
  • Kalitatezko informazioa bermatzea.
  • Euskara sustatzea gero eta elebidunagoa den gizarte batean.
  • Euskal kultura sustatzea eta zabaltzea.
  • Euskal kirola sustatzea eta zabaltzea.
  • Ikus-entzunezkoen industria sustatzea.
  • Gizarte-kohesioa eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea
  • Informazioaren gizartea herritar guztientzat sustatzea.
  • Euskal erakundeek onartutako 2017-2020 aldirako Bake eta Bizikidetza Plana betez jardutea.
  • Aurrerakuntzako eta normalizaziorako plan eta jarduera instituzionalak garantzen laguntzea.
  • Gobernu arduratsuaren eta enpresa-gardentasunaren printzipioak aplikatzea. eta gizarte zibilari parte hartzeko esparruak eskaintzea.
Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Lerro Estrategikoak eta proiektuak betetzea: Prozesatzen