5. Gizarte-laguntzen erabilera egokia bermatu
Gizarte-laguntzak behar bezala erabiltzen direla bermatzea, gehien behar dituzten pertsonengana irits daitezen, laguntza-porgramak fiskalizatuz, erakundeen arteko lankidetza eta datuen interkonexioa bultzatuz, eta egungo ikuskapen- eta kontrol-mekanismoak indartuz, gerta daitezkeen abusuak saihesteko eta behar ez bezala erabil ez daitezen.
- Helburua
- 126. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta finkatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Prozesatzen
Egungo balioa:52.455 Pertsona-kopurua
Jarraipena
Hatz-marka digitala ezartzea identifikazio-mekanismo gisa.
Eguneratze-data: 2018/11/18
Hatz-marka digitala ezartzen ari gara, Lanbideren kudeaketa hobetzeko identifikazio-mekanismo gisa. Fase pilotua amaitu eta Lanbideko 10 bulegotan egin den proba amaitu ondoren, 2019an zerbitzuaren hedapena ezarri da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)