1. Estatuak kudeatzen dituen kontribuziozkoak ez diren prestazio, subsidio eta pentsio guztien kudeaketa eta eskumena aldarrikatu
xx
- Helburua
- 128. Gizarte-prestazioen eta politiken kudeaketa osoa aldarrikatzea
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:3 Jarduerak
Helburua:4 Jarduerak
Jarraipena
Zubia txostena, langabezia-prestazioaren kudeaketa ekonomikoaren transferentzia erreklamatzeari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2018/12/13
Zubia txostenaren jarraipena. Eusko Jaurlaritzak egindako txostenean, langabezia-prestazioaren kudeaketa ekonomikoaren transferentzia eskatzen da. Bertan jasotzen da Euskadik 2010az geroztik lan-bitartekaritzako eta enplegu-politika aktiboen kudeaketako funtzioak betetzen dituela.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta EAEko Administrazioaren artean sinatutako hitzarmena.
Eguneratze-data: 2018/02/07
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta EAEko Administrazioaren artean sinatutako hitzarmena, langabeziagatiko babesa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programan jasotako laguntzen emakidaren eta ordainketaren kudeaketa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari salbuespenez eta denboran mugatuta esleitzen diona. Epe horretatik aurrera, programa horien kudeaketa EAEk egingo du, langabeen babes-baldintzak hobetuz eta autonomia-erkidegoetako eta estatuko programen arteko osagarritasuna ahalbidetuz.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Lanbide-prestakuntza eguneratzeko "Prepara" programaren eta DSBEren arteko bateragarritasuna.
Eguneratze-data: 2017/09/18
2018ko maiatzetik aurrera, langabezia-prestazioa amaitzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko "PREPA" programako laguntzak bateragarriak izango dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)