2. Gizarte Zerbitzuen Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroa eta Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2016-2019) garatu
xx
- Helburua
- 129. Gizarte-zerbitzuen Sistema finkatu eta indartu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:5 Jarduerak
Helburua:5 Jarduerak
Jarraipena
126/2019 Dekretua, EAEko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/07/30
26/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa, EAEko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzkoa. Horren bidez, Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Katalogoan aurreikusitako adinekoentzako egoitza-zentroek bete beharko dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta langileei buruzkoak arautzen dira, kalitatezko egoitza-arretako zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
110/2019 Dekretua, arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzea ahalbidetzen duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzkoa.
Eguneratze-data: 2019/07/16
110/2019 Dekretua, uztailaren 16koa, arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzea ahalbidetzen duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoari buruzkoa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
EAEko Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoaren tarteko ebaluazio-txostena.
Eguneratze-data: 2018/06/18
EAEko Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoaren tarteko ebaluazio-txostena. Planaren iraupena 2020ra arte luzatu da. Planean jasotako ekintzak ezartzen jarraitzeaz gain, nabarmendu beharreko funtsezko alderdi bat da 10.000.000 euroko ezohiko funtsa sortzea 2016ko ekitaldirako (Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakia, 2015/10/14koa), Planak berak eta Zorroari buruzko Dekretuak aipatzen dutena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Web gida bat sortzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema zabaltzeko.
Eguneratze-data: 2018/05/21
Web gida bat sortu da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema zabaltzeko. Horrekin batera, Gizarte Zerbitzuen Euskal Zerbitzuaren prestazio eta zerbitzuetarako eskubide subjektiboa zabaltzeko kanpaina bat egin da, bai eta haren ezaugarriak ezagutarazteko ere. Kanpaina honen helburua da euskal herritarrei jakinaraztea zer den Sistema, zer prestazio eta zerbitzuk osatzen duten sistema, horiek eskuratzeko baldintzak, kasuan kasuko hartzaileak, koordainketarik dagoen ala ez eta, jakina, herritarrek prestazio eta zerbitzu horiek jasotzeko duten eskubide subjektiboa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Arrisku eta desanparo egoeren larritasuna baloratzeko tresna eguneratzea.
Eguneratze-data: 2017/05/09
EAEko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku eta desanparo egoeren larritasuna baloratzeko tresna eguneratzea onartu da (BALORA).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)