1. Gizarte-larrialdiko laguntzak (GLL) hobeto banatu

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) banaketa hobetzea, laguntzaren egokitasunari buruzko balorazio profesionala aintzat hartuta eta toki-erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren artean dirua transferitzeko eta informazioa bidaltzeko prozedura arrazionalizatuta.

Helburua
130. Gizarte-larrialdiko Laguntzak bermatzea
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Oinarrizko zerbitzuak
Eremu geografikoak
Guztiak
Gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzeko jarduketak.

Egungo balioa:2 Jarduerak

Helburua:4 Jarduerak

Jarraipena

85/2018 Dekretua, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
Eguneratze-data: 2018/06/05

85/2018 Dekretua, ekainaren 5ekoa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean aipatutako konpentsazio-mekanismoa aplikatzeko beharrezkoak diren arau-aurreikuspenak sartu dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzeko jarduketak.: 2 Jarduerak
16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa
Eguneratze-data: 2017/01/17

16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. Laguntzen araubidearen erregulazio berria, pobrezia- eta gizarte-bazterketako egoera berrietara zabaltzeko (AES) programak hiru helburu ditu: prestazio horren banaketa hobetzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea, pobrezia-mota berriei erantzuteko; GLLetarako sarbidea modulatu ahal izatea, laguntzaren egokitasunari buruzko balorazio profesionala kontuan hartuta; eta dirua transferitzeko eta informazioa Eusko Jaurlaritzaren eta toki-erakundeen artean bidaltzeko prozedura arrazionalizatzea, kudeaketa horrek administrazio-karga handiagorik eragin ez dezan eta Administrazioak

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzeko jarduketak.: 1 Jarduerak