2. Gizarte-larrialdiko laguntzen banaketa hobetu

Gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzea, pobrezia energetikoa pobrezia-modu berritzat hartzeko.

Helburua
131. Pobrezia energetikoari aurre egin
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Oinarrizko zerbitzuak
Eremu geografikoak
Guztiak
Gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzea.

Amaituta

Jarraipena

16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena.
Eguneratze-data: 2017/01/17

16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena. Dekretu horrek hiru helburu ditu: prestazio horren banaketa hobetzeko neurriak ezartzea, pobrezia-mota berriei erantzuteko; GLLetarako sarbidea modulatu ahal izatea, laguntzaren egokitasunari buruzko balorazio profesionala kontuan hartuta; eta dirua transferitzeko eta Eusko Jaurlaritzaren eta toki-erakundeen artean informazioa bidaltzeko prozedura arrazionalizatzea, kudeaketa egin dadin. Ez dakar administrazio-karga handiagorik eta ez dakar administrazioen antolaketa-funtzionamendua aldatzea.

Halaber, 16/2017 Dekretuak pobrezia energetikoaren ondoriozko egoeren tratamendua jasotzen du.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzen banaketa hobetzea.: Amaituta