1. Koordinazioa eta lankidetza sustatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemaren artean
Lanbideren eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea, enplegagarritasun zaileko pertsonei arreta emateko jarduera-protokoloak eginez. Era berean, laneratzeko hitzarmenak indartuko dira.
- Helburua
- 133. Gizarte-zerbitzuen eta enplegu‑zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Enplegua eta talentua, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:3 Jarduketak
Helburua:4 Jarduketak
Jarraipena
Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko jarduera-protokolo orokorra.
Eguneratze-data: 2019/12/17
Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko jarduera-protokolo orokorra, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman, Enpleguaren Euskal Sisteman eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman ematen den arreta hobetzeko, eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko sustapen ekonomikoari, enpresa-sarearen produktibitateari, enpleguari, ekintzailetzari, enpresa-espirituari eta gizarte-politikei lotutako gobernu-ekintzan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin jarduteko protokolo orokorra.
Eguneratze-data: 2018/12/13
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko jarduteko protokolo orokorra sinatu dute.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Lankidetza-akordioak udalekin.
Eguneratze-data: 2018/01/21
Euskadik dituen 251 udalerrietan, 166k lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Lanbideren eta Euskadiko Udal Gizarte Zerbitzuen artean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)