1. Eredu integral baten barruan egituratu baliabide soziosanitarioak.
Baliabide soziosanitarioak eredu koordinatu batean egituratzea, finantzaketa-eredu integratu eta koordinatu bat ezarriz, gizarte-zerbitzuen zorroa eta prestazio soziosanitarioak kontuan hartuta.
- Helburua
- 134. Osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza estua finkatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Osasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:4 Jarduerak
Helburua:4 Jarduerak
Jarraipena
Gobernantza soziosanitarioaren eredua.
Eguneratze-data: 2019/07/02
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak argi berdea eman dio Gobernantza Soziosanitarioaren Ereduari. Eredu horrek eredu soziosanitarioan parte hartuko duten elementuak eta organoak, haien definizioa eta jarduera-eremua eta horietako bakoitzari dagozkion funtzioak argitzen ditu. Zerbitzu Soziosanitarioen Zorroa eta Historia Soziosanitarioa ere definitzen dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
"EAEko baliabide soziosanitarioen eskaintzari" buruzko azterlana.
Eguneratze-data: 2019/06/17
"EAEko baliabide soziosanitarioen eskaintzari" buruzko azterlanaren aurkezpena, Fedeafes, Agifes, Asafes eta Asasam elkarteekin lankidetzan egina. Azterlan horretan, baliabide soziosanitarioen egungo eskaintza aztertzen da, EAEn osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako etorkizuneko beharrak eta erronkak kontuan hartuta.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzu Soziosanitarioen Mapa argitaratzea.
Eguneratze-data: 2018/12/14
Arreta soziosanitarioko webgunea: zerbitzu soziosanitarioen mapa argitaratzea.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Arreta soziosanitarioko ildo estrategikoak onartzea 2017-2020.
Eguneratze-data: 2017/11/27
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan onartu dira Arreta Soziosanitarioko Ildo Estrategikoak 2017-2020.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)