5. BetiON telelaguntza-zerbitzu publikoaren mailakako garapena sustatu
xx
- Helburua
- 134. Osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza estua finkatu
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak, Osasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Egungo balioa:4 Jarduerak
Helburua:4 Jarduerak
Jarraipena
Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua (betiON) narriadura kognitiboa duten pertsonei eta senideei egokitzea.
Eguneratze-data: 2020/06/16
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senide eta lagunen elkarteekin lankidetzan aritzeko protokolo orokorra - "AFA Araba" Elkartea, "AFAGI" Elkartea eta "A.F.A. Bizkaia" -, Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua (BETION) narriadura kognitiboa duten pertsonei eta senideei egokitzeko proposamen pilotu bat garatzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzua beste kolektibo batzuetara zabaltzea.
Eguneratze-data: 2019/02/28
BetiON telelaguntzako zerbitzu publikoa alzheimerra duten eta bere buruaz beste egiteko arriskua duten gaixoei zabalduko zaie.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
XI. legegintzaldian kalkulatutako gastua.
Eguneratze-data: 2018/02/27
Legegintzaldian zehar telelaguntza-zerbitzua emateko kontratazioak 19.525.505.- euroko gastua izango du guztira. 2018an 2.052.378 €bideratuko dira. 2019an, 9.399.342 €. Eta 2020an, 8.073.785 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Telelaguntza Zerbitzu Publikoa: instalazio berriak.
Eguneratze-data: 2018/02/27
Telelaguntza Zerbitzu Publikoa: lokal berrien inaugurazioa (2017/03/02). Egoitza berriari esker, BetiONek azpiegitura digital bat izango du, ondoren etxeetan zabaldu beharko dena. Zerbitzuak 47.329 erabiltzaile ditu (2017ko itxierako datua), legegintzaldiaren hasieran baino ia 5.000 gehiago. Estaldura % 10,67koa da 65 urte edo gehiagoko pertsonetan, % 28,74koa 80 urte edo gehiagoko pertsonetan ( % 35 emakumeetan) eta % 40,82koa 85 urte edo gehiagoko pertsonetan, eta % 45era iristen da emakumeen kasuan, hau da, Euskadin bizi diren 85 urte edo gehiagoko emakumeen ia erdiak zerbitzu horren erabiltzaileak dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)