5. Erantzunkidetasunaren aldeko politika publiko eraginkorrak aplikatu, sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurrien bidez, etxeko lanak eta zaintzeko lanak gizonen eta emakumeen artean banatzea ahalbidetzeko
Erantzunkidetasunaren aldeko politika publiko eraginkorrak aplikatzea, etxeko lanak eta zaintza gizonen eta emakumeen artean banatzea ahalbidetuko duten sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurrien bidez, eta kontziliaziorako eta adingabeen zaintzarako beste laguntza-sistema batzuk aztertzea.
- Helburua
- 139. Familien eta haurren aldeko ituna
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia, Haurrak eta adingabeak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
Prozesatzen
Jarraipena
Legegintzaldian zehar Gurasotasuna webgunea bultzatzea.
Eguneratze-data: 2020/06/17
Legegintzaldian zehar Gurasotasuna webgunea sustatzea. Familiekin, gizarte-, hezkuntza-, osasun- eta epaitegi-esparruekin harremanetan lan egiten duten profesionalen komunitateari zuzendutako ekimena da, familiak gurasotasun positiboaren praktikan gaitzeko beharrari dagokionez (Europar Batasuneko Ministroen Batzordearen 19. gomendioa estatu kideei).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Aitatasunagatiko eszedentzietarako prestazio ekonomikoa 16 astera arte.
Eguneratze-data: 2019/07/01
Familiei Laguntzeko IV. Planaren esparruan, aitatasunagatiko eszedentzietarako prestazio ekonomiko bat ematen da 16 astera arte, jaio eta hurrengo hamabi hilabeteetan. Prestazio hori ez dator bat denboran amaren baimenarekin, eta kotizazio-oinarriaren % 100aren baliokidea izango da. Familien Euskal Kontseiluak kontziliaziorako laguntzei buruzko 177/2010 Dekretuaren aldaketa onartu du. Horrela, dekretua indarrean jartzen denean, bi gurasoen jaiotza edo adopzioagatiko baimenak parekatu egingo dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)