2. Etxebizitzaren (ekainaren 18ko 3/2015) Legea erregelamendu bidez garatu, garapen operatibo efektiboa lortze aldera

xx

Helburua
142. Etxebizitzaren Legean aitortutako etxebizitza bat izateko eskubide subjektiboa garatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Giza eskubideak, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Etxebizitzari buruzko 3/2005 Legea arauz garatzeko jarduketak.

Egungo balioa:3 Jarduketak

Helburua:4 Jarduketak

Jarraipena

Kreditu-erakundeen eta EAEko Administrazioaren arteko finantza-lankidetza etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.
Eguneratze-data: 2019/12/26

210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa. (2019/12/26). 272/2017 Dekretua, abenduaren 19koa,

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzari buruzko 3/2005 Legea arauz garatzeko jarduketak.: 3 Jarduketak
"Etxebizitza-politika fiskalaren orientazio berriaren proposamena" aurkeztea.
Eguneratze-data: 2019/06/25

"Etxebizitza-politika fiskalaren orientazio berriaren proposamena" aurkeztu da. Politika hori exijitzen du Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea aplikatzeak, eta, bereziki, etxebizitza eskuratzean gertatzen ari den premia-egoerak eta kezka sozial larriak. Jenderik gabeko etxebizitzak alokairuko eskaintzara mugitzearekin batera, alokairuaren merkatuko prezioak jaisteko biderik eraginkorrena PFEZn jasotako laguntza fiskalak birbideratzea da. Horrela, erreferentziako prezio baten azpitik alokatzen duten jabeei mesede egingo zaie, eta errenta handiagoa kobratzen duen errentatzaileari penalizazioa ezarriko zaio.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzari buruzko 3/2005 Legea arauz garatzeko jarduketak.: 2 Jarduketak
Konstituzio Auzitegiaren epaiak Etxebizitzaren Legea erabat garatzeko aukera ematen du
Eguneratze-data: 2018/10/02

Konstituzio Auzitegiaren epaiak Etxebizitzaren Legearen garapen osoa ahalbidetzen du. Epai horren bidez, etxebizitzaren funtzio soziala berresten da, bai eta autonomia-erkidegoak hura arautzeko duen eskumen osoa ere.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzari buruzko 3/2005 Legea arauz garatzeko jarduketak.: 2 Jarduketak