3. Etxebizitzan eskumena duten administrazioen eta haren menpeko erakundeen arteko koordinazioan aurrera egin.

xx

Helburua
142. Etxebizitzaren Legean aitortutako etxebizitza bat izateko eskubide subjektiboa garatu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Giza eskubideak, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Etxebizitzaren arloko erakunde arteko koordinaziorako jarduerak

Egungo balioa:2 Jarduerak

Helburua:3 Jarduerak

Jarraipena

Lankidetza-hitzarmena Oiartzungo Udalarekin eta Oarsoaldea-Eskualdeko Garapen Agentziarekin.
Eguneratze-data: 2019/01/29

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Oiartzungo Udalarekin eta Oarsoaldea-Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen Eskualdeko Garapen Agentziarekin, erakunde horiek Etxebideko Etxebizitza Babestuen Eskatzaileen Erregistroan sartzeko, erregistro horretan jasotako Oiartzungo espedienteak kudeatzen laguntzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzaren arloko erakunde arteko koordinaziorako jarduerak: 2 Jarduerak
Etxebizitza Plan Zuzentzailea 2018/2020.
Eguneratze-data: 2019/01/07

2018/2020 Etxebizitza Plan Zuzentzaileak, bere neurrien artean, sektore-politikak hobeto kudeatzen eta integratzen lagunduko duten lankidetza-sareak sortzea eta koordinatzea jasotzen du. Horrela, planaren 6. ardatz estrategikoak, besteak beste, udaletako eta udal-sozietateetako etxebizitza-arloekin lankidetza-sarea bultzatzea eta udaletako gizarte-zerbitzuekin lankidetza-sarea garatzea aurreikusten du.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzaren arloko erakunde arteko koordinaziorako jarduerak: 1 Jarduerak