1. Ertzaintzak ematen dituen asistentzia-zerbitzuen garrantziaren balioa azpimarratu eta balio hori gizarteratu

xx

Helburua
148. Segurtasun-zerbitzuak eta Ertzaintza herritarrengana gerturatzen jarraitu
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza
Eremu geografikoak
Guztiak
Polizia-bulegoetan atxilotutako pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzearekin lotutako protokoloak ezartzea eta egokitzea.

Prozesatzen

Jarraipena

Bilboko ertzain-etxean atxilotutako pertsonen kudeaketa zentralizatua kudeatzeko proiektu pilotu bat diseinatu da.
Eguneratze-data: 2019/06/06

Segurtasun Sailak Basauriko, Bilboko, Galdakaoko, Erandioko eta Laudioko ertzain-etxeek egindako atxiloketen kudeaketa zentralizatua egiteko proiektu pilotuaren berri eman du Ertzaintzaren Kontseiluan. Proiektu pilotua Bilboko ertzain-etxe horretako atxilotze-eremuan hobekuntza-lanak egiten direnean jarriko da martxan. Arartekoaren, Herriaren Defendatzailearen eta Europako Kontseiluaren gomendioak ezartzea, ziegen barruan segurtasun-kamerak ezarriz, adinekoentzako eta adingabeentzako ziega bereiziak egon daitezen ahalbidetzea, baliabideen eraginkortasuna hobetzea eta epailetzarekiko koordinazioa hobetzea dira bost polizia-unitateetako pertsona atxilotuen kudeaketa zentralizatuaren proiektuaren helburuak.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Polizia-bulegoetan atxilotutako pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzearekin lotutako protokoloak ezartzea eta egokitzea.: Prozesatzen