1. Bide-segurtasuneko eta mugikortasun seguru eta jasangarriko 2015-2020 bitarteko Plana ezarri, errepideetan 2020an 2010ean baino %50 heriotza gutxiago gertatzea lortzeko

xx

Helburua
152. Segurtasuna eta mugikortasuna hobetu gure errepideetan
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Ezbeharrei buruzko urteko txostenak aurkeztea.

Prozesatzen

Jarraipena

Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko Batzordearen osoko bilkuran aurkeztu dira 2019ko jarduketen memoria eta istripu-tasaren balantzea.
Eguneratze-data: 2020/03/05

Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko Batzordearen osoko bilkuran aurkeztu dira 2019ko jarduketen memoria eta istripu-tasaren balantzea. Foro horretan bertan, 2020rako aurreikusitako ekintza-planaren berri ematen da, eta 2021-2026 aldirako Euskadiko Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriaren Plan Estrategiko berriaren ardatzak aurreratzen dira. Plan hori bat etorriko da Suedian otsailean egindako Hirugarren Konferentzia Globalean onartu zen Bide Segurtasunari buruzko Stockholmeko adierazpenarekin, 2030erako ekintza-hamarkada berriaren helburuak aztertzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Ezbeharrei buruzko urteko txostenak aurkeztea.: Prozesatzen
Onartzen da 151/2018 Dekretua, urriaren 23koa, Euskadiko trafiko-istripuen biktimen erregistroa sortu eta arautzen duena.
Eguneratze-data: 2018/10/31

Onartzen da 151/2018 Dekretua, urriaren 23koa, Euskadiko Trafiko Istripuen Biktimen Erregistroa sortu eta arautzen duena (2018/10/31) eta Euskadiko Trafiko Istripuen Biktimen Erregistroan erregistratu daitezkeen datuen zerrenda onartzen duena, bai eta horiek bidaltzeko irizpideak, epeak eta formularioak ere (2019/04/11).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Ezbeharrei buruzko urteko txostenak aurkeztea.: Prozesatzen