2. Bide-segurtasunaren aldeko kontzientziazio-programak sustatu eta trafikoaren kudeaketa hobetu bide nagusietan eta bigarren mailako errepideetan,...

2. Bide-segurtasunaren aldeko kontzientziazio-programak sustatu eta trafikoaren kudeaketa hobetu bide nagusietan eta bigarren mailako errepideetan, informazio-sistema berriak erabiliz eta errepideen titularrak diren erakundeekin koordinatuz

Helburua
152. Segurtasuna eta mugikortasuna hobetu gure errepideetan
Hasiera-data
2017/01/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Bide-segurtasuna prebenitzeko eta kontzientziatzeko programa bateratuak antolatzea administrazio eskudunekin

Prozesatzen

Jarraipena

Lankidetza-hitzarmenak sinatu dira Nafarroako Gobernuarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin, eta bide-segurtasuneko hiri-planak egin dira Urkabustaitz (Araba), Gorliz (Bizkaia) eta Lezo (Gipuzkoa) udalerrietarako.
Eguneratze-data: 2019/10/27

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Arabako Foru Aldundiarekin, trafikoaren eta errepideen arloan, eta bide-segurtasuna hobetzeko bide-informazioa trukatzeko.
(2017/01/24): bide-segurtasunari buruzko txostenak idatzi dira Bastidako, Donemiliagako, Izarrako eta Baranbioko udalentzat, eta bide-segurtasuneko eta mugikortasun seguru eta jasangarriko hiru hiri-plan egin dira Urkabustaiz, Gorliz eta Lezoko udalerrientzat (2017/08/01); Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, bide-segurtasunari buruzko baterako prestakuntza-ekintzak antolatu dira Los Arcoseko zirkuituan. Pertsonak Jarduera hori Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Sailak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloetan lankidetzan aritzeko sinatutako lankidetza-protokoloaren barruan kokatzen da. (2018/10, 2019/09 eta 2019/10)

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Bide-segurtasuna prebenitzeko eta kontzientziatzeko programa bateratuak antolatzea administrazio eskudunekin: Prozesatzen