1. Estatuaren jarduerak salatzea eta saihestea
Legebiltzarrak edo Eusko Jaurlaritzak beren eskumenak baliatuz onartutako politika publiko sozialetan sartzea, baldintzatzea edo murriztea dakarten Estatuaren jarduerak salatzea eta saihestea
- Helburua
- 172. Lortutako autogobernuaren aldeko ekimenak
- Hasiera-data
- 2017/01/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2020/07/10 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Eskumen-sistema
Egungo balioa:2 Atzipenak/salaketak.
Helburua:4 Atzipenak/salaketak.
Jarraipena
28/2018 Errege Lege Dekretuaren aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko baimena emateko erabakia.
Eguneratze-data: 2019/03/20
Akordioa, zeinaren bidez baimena ematen baita konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren zortzigarren xedapen iragankorraren eta xedapen indargabetzaile bakarraren 2.d eta 2.e paragrafoen aurka (28/2018 Errege Lege Dekretua, pentsio publikoak errebalorizatzeko eta gizarte-, lan- eta enplegu-arloko premiazko beste neurri batzuk hartzeko dena).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gernikako Estatutua defendatzeko akordioa, 40. urteurrenean.
Eguneratze-data: 2019/02/26
Gobernu Kontseiluak Gernikako Estatutua 40. urteurrenean defendatzeko akordioa onartu du, Estatutua ez betetzea sustatzen dutenen aurrean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)